Gamesa Eolicak atzo iragarri zuenez, bi kontratu izenpetu ditu Alemanian eta bat Portugalen. 12 milioi euroren truke, 8,5 MWko hamar aerogeneradore jarriko ditu Fuerstenauko parke eolikoan, eta beste hiru Kugelbergen. Portugaleko Tecneira-rentzat beste lau haize errota egingo ditu. Gamesak nabarmendu du bere energia adarra ongi doala eta akzioen jaitsierak ez duela konpainiaren egoerarekin zerikusirik.
Gamesak bi kontratu lortu ditu Alemanian eta bat Portugalen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu