Lan harremanak

Gamesak erretiro partzialak adostu ditu CCOO eta UGTrekin

Errelebo kontratuen bidezko erretiro partzialak egingo ditu Zamudioko multinazionalak; 200 kontratu berri sor ditzake formula horrek.

xabier martin
2013ko apirilaren 2a
16:09
Entzun

Gamesako Euskal Herriko planta guztiei eragiten die zuzendaritzak UGT eta CCOO sindikatuekin lotutako akordioa erretiro partzialen atalean. 1957 arte jaiotako langileek (urte hori barne) erretiro partziala hartzeko eskubidea izango dute, eta estatus horri eutsiko diote 2018ko abenduaren 31 arte.

Errelebo kontratuen formularen bidez proposatzen du enpresak erretiroak egitea. Sindikatuen iturrien arabera, 200 bat kontratu berri egin ditzake Gamesak, erretiroa hartutakoak ordezkatzeko. UGTk dioenez, akordioa apirilaren 1aren aurretik sinatu denez eta hil honetako 15a baino lehen erregistratu denez, erretiroa hartzen dutenei ez zaie aplikatuko azken lan erreformak erretiro eredu honentzat jasotzen duena. PPren dekretuaren aurreko legediak arautuko ditu erretiroen baldintzak, beharginantzat dekretuak jasotzen dituenak baino hobeak inondik ere.

ArcelorMittalen eta Gerdaun (Sidenor) erretiro partzialak egiteko akordioa lotu zuten, halaber, aurreko astean. LSB sindikatuaren arabera, ArcelorMittalen 3.000 izan daitezke errelebo kontratuaren bidezko erretiro partziala har ditzaketenak datozen sei urteetan. Gerdaun, berriz, 500 dira erretiroa har dezaketenak datozen urteetan, eredu berari jarraituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.