ekonomia

Gamesan aurre akordioa lortu dute iragarritakoa baino kaleratze gutxiago egiteko

Nafarroan 283 langile bota nahi zituzten, eta orain 204 izan daitezke, sindikatuen arabera. Zamudion (Bizkaia) 30 lagun gutxiago kaleratuko lituzkete —hasierako asmoa 85 kaleratzea zen—. Hala ere, oraindik ez dago behin-betiko kopurutik. Zuzendaritzak eta sindikatuek egin dute akordioa. Bihar erreferenduma izango da langileen artean.

Berria.info
2012ko abenduaren 12a
14:29
Entzun

Enpresak aurkeztutako erregulazio espedientean guztira 480 langile kalean utzi nahi zituen, eta kopuru hori 330era jaitsiko da. Gamesa utziko duten langileek 33 eguneko kalte-ordaina jasoko dute lan egindako urte bakoitzeko.

CCOO, UGT eta CIGAk eman diote baiezkoa akordioari; ELAk, berriz, ez. Kaleratzeak gutxitzearen truke, 2013an soldata izoztea onartu dute sindikatuek. Aintzinatasuna 2015era arte "izozteko" akordioa ere hitzartu dute.

Aurre akordioak gehiengoaren babesa lortzen badu, bihar bertan sinatuko dute, sindikatuek jakinarazi dutenez. Bihar amaitzen da, hain zuzen, erregulazio dosierraren kontsulta fasea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.