Tentsio altuko dorrea da egungo ekonomia; txirikorda handiak dituena, gainera. Euroguneko BPGaren adarra %2,5 jaisten bazaizu, burtsan sutea sortzeko arriskua dago. Baita indarraren kontrol eta jarraipena duen Bernankek sutearen amaiera ere, atzeraldiarena, alegia, urte amaierarako iragarri arren. Defizit publiko handien arriskua dorre oso altu bihurtzen ari direla ere esan zuen, gainera. Atzo %2,07 galdu zuen Ibex-35 indizeak, eta, azken sei hilabeteetan %7 irabazi duen arren, ezin da ahaztu azken urtean %29 galdu duela, eta azken bi urtean %39. Subprime eta Lehman hegazkin arinak, astunak edo, besterik gabe, bonbak diren, bakoitzak erabakiko du. Ez da kerik su gaberik: Santanderrek %2,8 galdu zuen eta Repsol nahiz BBVAk %3na pasa; horiek blue chip-en arteko zaurituetan. Gamesak (-%6,36) nahiz %4na pasa galdu zuten Arcelorrek, Ferrovialek eta Sacyrrek ere jasan zuten erredurarik. Salerosketa, ongi, 2.223 milioirena.
Iberia. Iberiak (-%2,13) oso zaila ikusten du, egungo egoeran, 2009. urtea mozkinekin amaitzea. Doitu eta berregituratzeko premia horrek, Britishekin bat egiteko asmoa mantentzen duela dirudi. Bidaiariak beherantz eta, petrolioa, gorantz.
EBZ. Bloomberg berri agentziak 54 adituren artean bi baino ez ditu topatu gaur EBZk interes tasak jaitsi beharko lituzkeela uste dutenik. Gainontzekoek mantentzearen alde egin dute. Bestelako ezohiko neurrien nondik norakoak agertuko ditu gaur Trichetek.
Gamiz-Fikako dorrearena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu