Enpresaburuak

Garamendi bizkaitarra aukeratu dute CEOEko buru

Espainiako patronal nagusia gidatzeko hautagai bakarra zen.

Iker Aranburu.
2018ko azaroaren 21a
12:35
Entzun

Cepyme Espainiako enpresa txiki eta ertainen patronaleko buruzagia zen orain arte Antonio Garamendi (Getxo, Bizkaia, 1958).

Joan Rosell katalana ordezkatuko du Garamendik, eta lau urtez beteko du kargua.

Bozketarik gabe hautatu dute enpresaburu bizkaitarra, ez baitzegoen CEOE gidatzeko beste hautagairik. 43 erakunderen babesa zuen Garamendik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.