Garraiolari bat hil da Deban, lan istripu batean
DEBA. Atzo 17:50etan jazo zen ezbeharra, Itziar eta Deba artean. Garraiolari bat zendu zen, gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera ostean. Ertzaintzaren arabera, gidaria kamioiaren barruan harrapatuta geratu zen, eta suhiltzaileek hiru ordu behar izan zituzten gorpua erreskatatzeko. Irunen beste garraiolari bat zauritu eta hiru kamioi erre ziren atzo goizalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu