Garraiolari bat hil zen atzo, eta beste bi larri zauritu, Soraurenen (Nafarroa) izandako lan istripuan. Bi kamioik elkar jo zuten Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean, 9,4. kilometroan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, 16:30 inguruan izan zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren istripua gertatu zen lekura, baina ordurako hilda zegoen garraiolaria. Ezbeharraren ondorioz, lerro bat itxita egon zen.
Aste honetako bigarren lan istripu larria izan zen atzokoa. Herenegun beste langile bat hil zen, Abadiñon (Bizkaia). Txatarra paketatzeko makina batek harrapatu zuen. Estampaciones Bizkaia enpresan gertatu zen ezbeharra. Azpikontratatuta ari zen49 urteko Juan Manuel Garcia Chicharrobehargina, berez Metso Mineral enpresako langilea baitzen. Istripu berean beste pertsona bat ere zauritu zen. Helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera.Ezkerreko oinean bi behatz moztu dizkiote eta beste hankan ere anputazioak ditu. Hura Estampaciones Bizkaia bertako langilea da, mantentze sailekoa.
Istripua zerk eragin zuen aztertzen ari da Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundea. Gertatutakoa salatzeko 24 ordukolanuztea egin zuten atzo Estampaciones Bizkaian. Langile batzordeak deituta, elkarretaratzea ere egin zuten lantegiaren aurrean, Lan istripu gehiagorik ez, aski da lelopean. Jendetsua izan zen oso, ehunka lagun elkartu baitziren. Enpresak 580 behargin ditu, eta ELAk, LABek, UGTk eta CGTk osatzen dute langile batzordea .
Sindikatuek egindako kontaketaren arabera, urte hasi zenetik 45 lagun hil dira lanean ari zirela. Joan den urtean 84 zendu ziren, eta 2009an, 85.
Garraiolari bat hil da, eta beste bi zauritu, Soraurenen
Iruñea eta Behobia lotzen dituen errepidean izan da ezbeharra; bi kamioik elkar jo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu