Garraiolariak bildu ditu osasun zentimoaren aurkako protestak

Kamioilari bat, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, osasun zentimoaren aurkako protestan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Aspaldiko partez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraiolarien elkarteak batu egin dira protesta batean. Osasun gastuak pagatzeko erregai litroari zentimo bateko zerga ezarri nahi izatea salatu dute kamioilariek. Proposamena Eusko Jaurlaritzak egin die foru aldundiei, eta, horregatik, gobernu horren egoitza inguratu zuten 35 kamioik, atzo goizean. Hiru autonomoen sindikatuak, Euskadiko Garraio Kooperatiben Federazioak, EGAS Arabako Garraio Elkarteak eta Guitrans Gipuzkoako patronalak deitu zuten protestara. Haien izenean, Estitxu Ugarte Hiruko bozeramaileak ziurtatu du osasunerako zentimoaren zerga ez dela bidezkoa, garraiolariek osasun zerbitzuengatik bi aldiz pagatzea da­karrelako. Gainera, aipatu du Europako legediaren aurkakoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.