Garraiolarien grebak arazoak sortu ditu Italian
ERROMA. Italiako garraiolariak lanuzteak eta kontzentrazioak egiten ari dira hainbat errepidetan eta autobidetan, gobernuaren neurrien kontra. Neurri horien ondorioz, gasolina garestitu da. Italia hegoaldeko hainbat lekutan janaria eta erregaia falta dira. Napolin gasolina zerbitzugune gehienak itxi dituzte. Taxi gidariak ere mobilizazioak egiten ari dira, murrizketen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu