Energia

Gasaren prezioa urtarrilean jaitsiko dutela iragarri du Espainiako Industria ministroak

Urriaren 12an %10 garestitu zuten, Sebastianen arabera, neguko hornikuntza bermatzeko. Araba, Bizkai, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarrei eragingo diete igoera zein jaitsiera horiek.

2008ko urriaren 20a
12:31
Entzun
Miguel Sebastian Espainiako Industria ministroak gaur ziurtatu duenez, urtarrilean jaitsi egingo dute gas naturalaren prezioa. Zenbat ez du zehaztu, ordea.

Espainiako Gobernuak igo berri du gasaren prezioa: urriaren 12an %10 garestitu zuen. Ondorioz, urte hasieratik %20 garestitu da erregai hori Espainian eta Hego Euskal Herrian. Sebastianek azaldu du neguko hornikuntza bermatzeko hartu dutela garestitzeko neurria. "Ez daukagu gasik, kanpotik ekarri behar dugu. Gasaren bi heren itsasontziz iristen zaizkigu, eta hemen prezio arrazoizko bat aurkitzen ez badu joan egiten da. Horregatik igo dugu, baina urtarrilean merketuko dugu", ziurtatu du.

Gasa ez ezik, urte amaierarako gasolina eta gasoila ere jaitsi egingo direla iragarri du Sebastianek, "gasoila eurotik behera eta gasolina ere agian bai".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.