Gasolio litroa aurtengo preziorik altuenean dago

2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Hidrokarburoen Europako txostenaren arabera, gasolio litroa %0,73 garestitu da astebetean, eta, dagoeneko, 1,103 eurotan saltzen da, aurtengo maximoetan. Gasolina, berriz, %0,17 merkatu da, eta litroa 1,171 euroan dago. Urte hasieratik, gehien erabiltzen den erregaiaren salneurria, 95 oktanoko gasolina, %7,43 garestitu da; gasolio litroa, berriz, %11,75 igo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.