Ekonomia

Gasolioarekin egindako ustezko 2.000 milioiko iruzurra ikertzen ari dira

Espainian eta Euskal Herrian dago zabalik operazioa, eta Guardia Zibilak atxiloketa ugari egin ditu. Gasolindegi, biltegi, enpresa eta etxe partikularrak miatzen ari dira, erregaia faltsutzeagatik.

Gasolindegiak, biltegiak, enpresen egoitzak eta etxe partikularrak miatzen ari da Guardia Zibila erregaia faltsutzeagatik. KIKO HUESCA / EFE
xabier martin
2014ko ekainaren 5a
10:53
Entzun

Ez dute jakinarazi zein erregai enpresa ikertzen ari diren gasolioa osagai kimiko eta gantzen bidez faltsutzeagatik, baina bai hamarnaka pertsona atxilotu dituztela, horietako asko erregaiaren sektoreko enpresariak. Atxilotu horiek ustez gasolineretako arduradunekin batera gasolioa beste substantziekin nahasten aritu dira aspaldian, erregai merkeena erregai garesti bezala saltzeko. Hilero 5 eta 12 milioi euroren arteko negozio ilegala martxan izan dutela dio Guardia Zibilak. Europa Press agentziak dio 2.000 milioi euroko iruzurra egon daitekeela gasolio faltsuaren atzean.

B eta C gasoeloak (litroa eurotik behera dago), berogailuetan eta nekazal makinerian baliatzen dena, A gasolio gisa (litroa 1,30 inguruan) salduz egin dute ustezko delitua, autoetara bideratuz. Gasolio manipulatu horrek autoen motorrean matxurak sortu dituela ere esan dute operazio polizialaren arduradunek. "Espainiako 30 probintzia" aipatzen dute albistea eman duten agentziek, eta "erkidego guztietan" kokatu dute operazioa, gasolinera zehatzen izenik eman gabe.

Duela bi urte hasitako ikerketa baten ondorioz jarri dute martxan gasolioaren ustezko iruzurraren aurkako operazioa. Mugetako Zaintza ohartu zen gertatzen ari zenaz, eta harritu egin zen, "ez erregaia faltsutzeko metodoarengatik, baina bai ekoizten ziren litro kopuru handiarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.