Caballito

Gasteizko auzitegi batek Caballitoko zuzendaritza zigortu du, greba eskubidea urratzeagatik

Caballitoko zuzendaritzak ez duela greba eskubidea errespetatu argudiatuz zigorra jarri dio enpresako zuzendaritzari Gasteizko auzitegi batek. Izan ere, zuzendaritzak zortzi hilabetez greban dauden langileen postuetan ordezkoak jarri ditu. Epaitegiak gaineratu duenez, Langile Batzordeari lantegira sartzea "zaildu eta galerazi" egin dio zuzendaritzak. Beraz, jarrera hori baztertu eta eteteko agindua eman dio auzitegiak zuzendaritzari.

2004ko uztailaren 9a
13:23
Entzun
ELAk, ESK-k, UTLk, LSB-USOk, UGTk eta LABek eta 127 langilek jarri zuten auzia. Orain, enpresak 600 euro ordaindu beharko dizkio auzi- jartzaile bakoitzari, 300 euro greba batzordeko kide bakoitzari eta 150 euro sindikatu bakoitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.