LAN ISTRIPUA
Gasteizko lan istripuan barandak eskasak zirela salatu du Osalanek
Osalanek salatu duenez, asteazkenean Gasteizen lan istripuz hildako beharginaren obran segurtasun neurriek akatsa zuten. «Barandak eskasak» zirela egiaztatu dute ikuskariek. ELA, LAB, ESK eta EILASek ohartarazi zutenez, eraikuntza sektorean, Araban, langileren bat hil den hirugarren istripua izan zen asteazkenekoa. Azpikontratazioaren ondorioz prekarietatea areagotu baino ez dela egiten salatu zuten sindikatu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu