Enpresak

Gasteizko Mercedesen gaur ez dago lanik

Hamar geldialdi egunetik lehenengoa dute Arabako enpresarik handienean, eskariak txikitu direlako.

Mecedesen Gasteizko lantegia. DAVID AGUILAR, EFE
Iker Aranburu.
2018ko urriaren 8a
12:55
Entzun

Aste osoan egongo da itxita Mercedes: gaurtik ostegunera, geldialdi berezia dela medio, eta ostiralean, jai eguna delako. Hurrengo ostiralean ere, hilaren 19an, ez dute lanik egingo. Azaroan ere asteburu luzeak izango dituzte Mercedesko 5.400 langileek, lantegia geratuta egongo baita azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an. 

Gainera, azaroaren 12tik abenduaren 20ra arte ez da izango gaueko txandarik.

Zuzendaritzak argudiatu duenez, fabrika geratzea ezinbestekoa da furgoneten ekoizpena eskari txikiagoetara egokitzeko. 155.637 ibilgailu egiteko asmoa zuten, baina azken hilabeteetan asko jaisten ari da diesel motorreko ibilgailuen salmenta, eta Mercedesi ere eragin dio jaitsierak.

Datorren urtean merkatuarekin zer gertatuko den ez dakiela onartu du enpresako zuzendaritzak. ELA eta LAB sindikatuek, berriz, ziurtatu dute ez dagoela fabrika ixteko arrazoi produktiborik, eta aurreratu dute ehunka langile kalera joango direla aldi baterako. Lantaldearen multzorik handienari lanaldiaren banaketan dauden malgutasun neurriak ezarriko dizkiete, eta ez da izango enplegu erregulaziorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.