Gastu publikoa gutxitzeko neurriek ere eragingo dute herritarren diru zorroan
Gastu publikoa murrizteko Espainiako Gobernuak azkenaldian hartu dituen neurriek eragina izango dute herritarren patrikan. Esate baterako, heldu den urtean etxebizitza bat erostea ez da zerga gutxiago ordaintzeko motibo izango Espainian; bai, ordea, Hego Euskal Herrian, aldaketarik gabe jarraituko baitu neurriak. Bihartik aurrera, haur bat izaten duten emakumeek ere ez dute Espainiako Gobernuak emandako 2.500 euroko txekerik jasoko; aldiz, Eusko Jaurlaritzak esan du eutsi egingo diola 400 eta 900 euro arteko laguntzari. Otsailetik aurrera, berriz, langabezia saria amaitu zaien langabeentzako 426 euroko laguntza emateari utziko dio Madrilek; baina neurri horrek eragin mugatua izango du Hego Euskal Herrian, diru sarrerak bermatzeko errenta handiagoa izanik herritar gehiagok eskatzen dutelako azken hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu