EAE-ko AURREKONTUAK

Gatzagaetxebarria: "Gastua gehiago jaitsiko da kulturan hezkuntzan baino"

EITBko aurrekontuez galdetuta, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak esan du hedabide publikoa Kultura Sailaren mende dagoela eta hezkuntzak "lehentasuna" duela. Urkulluk arratsaldean esan du hezkuntza politika "konpromiso bat" dela Jaurlaritzarentzat, eta hala erabaki dutela gobernu kontseiluan. Lehendakaritza Sailak bere aurrekontuak %36 txikituko duela aurreratu du.

2013ko otsailaren 27a
19:26
Entzun

Rikardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua elkarrizketatu dute gaur ETBn, eta bertan esan du "handiagoak" izango direla murrizketak kulturan hezkuntzan baino. Hain justu, hezkuntza "lehentasunezko gaia" dela nabarmendu du Gatzagaetxebarriak.

Ogasun eta Finantza sailburuak ez du iragarri zenbateko murrizketak egingo dituzten Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailean, baina jakinarazi du kudeatzaile talde batek lan horretan diharduela. EITBren aurrekontuari buruz galdetuta erantzun du hori sailburuak. Azaldu du hedabide publikoa Kultura Sailaren mende dagoela, eta alor horretan hezkuntzan baino gehiago moztuko dutela aurrekontua. Hezkuntza Sailaz, esan du "lanean" ari direla hezkuntzan "ahalik eta gutxien" murrizteko.

Jaurlaritzak gaur hasi ditu bilkurak alderdi politikoekin. Gatzagaetxebarriak esan du ez duela inor baztertzen aurrekontuen inguruko adostasun batera heltzeko, eta oroitarazi du EAJ oposizioan egon zenean "erraztu" egin zuela aurrekontuen onarpena.

Urkullu, "beherapenez"

Arratsaldean Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du hezkuntza politika "konpromiso" bat dela eurentzat. Jaurlaritzak izango dituen 9.200 milioi eurotatik 6.700 milioi lehentasunezkotzat jotzen dituzten arloetara bideratuko ditu —hezkuntza, osasuna eta gizarte alorra daude horren barruan—.

"Murrizketez" baino, "beherapenez" hitz egin du Urkulluk, eta baieztatu du EITBn ere handiak izango direla. Agindu du enplegu publikoan ez dutela eraginik izango. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.