Ekonomia

Gaur aireratu da lehen aldiz Airbus 380a

Inoizko hegazkin komentzial handiena da Airbus 380a. Gaur aireratu da lehen aldiz, Tolosan (Frantzia). Bi piloto eta lau ingeniari gainean direla egingo du lehen hegaldia, baina, berez, 555 bidiari eramateko gaitasuna du. 10.000 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Europako eraikin estali handiena dela diote, eta munduko handienetakoa. 450 metroko luzera, 250 metroko zabalera eta 46 metroko altuera du konplexuak, guztira 50 hektarea, eta azken muntaiarako lekuak 10 hektarea ditu.

2005eko apirilaren 27a
10:49
Entzun
Singapore Airlines konpainiak jende askoko ibilbideetarako erabili nahi du A380a, Londres, New York, Tokio eta Sydney artean. Airbus konpainiaren %20 BAE System talde britainiarrarena da. Beste %80 EADS European Aeronautic Defence and Space Company partzuergo europarrak du. Eta EADSren jabe nagusiak hauek dira: DaimlerChrysler alemaniarra (%30), Lagardere talde frantziarra (%15), Frantziako Estatua (%15) eta Espainiako SEPI (%5,5).

Hegazkinaren europartasun horren erakusgarri izan daiteke haren eraikuntzarako egitura. Airbusen 16 lantegitan egin dira pieza nagusiak, eta lau itsas portutan zentralizatu. Hegalak Galesen egin dira (Broughton), atzealdea Alemanian (Hanburgo), isatsa Espainian (Cadiz) eta kabina eta erdiko zatia Bretainian (Sant Nazaer). Portu horietatik itsasoz aurrena, Garona ibaitik gero eta Langondik errepidez azkenean iritsi dira osagai handiak Tolosara (Okzitania). Han eraiki da Jean Luc Lagardere konplexua, hegazkin erraldoia muntatzeko.

Europako eraikin estali handiena dela diote, eta munduko handienetakoa. 450 metroko luzera, 250 metroko zabalera eta 46 metroko altuera du konplexuak, guztira 50 hektarea, eta azken muntaiarako lekuak 10 hektarea ditu. 32. 000 tona altzairu erabili ziren hangarra egiteko, Eiffel dorrea halako lau. Izan ere, zenbaki guztiak dira erraldoiak A380arekin, bidaiari kopurutik hasita. Bi solairurekin, hegazkinaren modelo tipoa 555 bidaiarentzakoa da, hiru klasetan banatuta (22 lehen klasean, 96 business-ean eta 437 turista klasean). Denak turista klasean jarriz, 840 bidaiari eraman ditzake. 555 bidaiarikoa da, hala ere, Airbusek komunikabideetan saldu duen eredua. Esaterako, bezeroak hala nahi izanez gero, gimnasioa ere jar daiteke, edo kasinoa edo diskotekak. Hegaldi sofistikatuaren ideia gustatuko zaio, agian, xeke arabiarren bati. Baina zenbait adituren ustez, aire konpainiek, euren inbertsio handia amortizatu nahian, gehiago joko dute bidaiari ahalik eta gehien sartzera eta hegazkina sardina lata handia bilakatzera. A380ak badu, jakina, kargarako modeloa ere; 150 tona eraman ditzake. Ezaugarri teknikoei dagokienez, Airbusek harro esaten du A380a teknologia berrietan aitzindaria izan dela. Pisua zen, jakina, horrelako hegazkintzarraren inguruko kezka handienetako bat. Karbono zuntzeko plastikoen erabilerak, esaterako, aluminio aleazio onenaren aldean, tona bateko pisu murrizketa ahalbidetu du A380an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.