Gaur eta bihar greba egingo dute Econorren
BEDIA. Kaleratutako hamahiru lankideak berriz hartzeko eskatzeko, greba egingo dute gaur eta bihar Econor-Alfus enpresan. LABen arabera, enpresako hauteskunde sindikalak hasi aurreko egunean bidali zituen langileak. Hamahiru horietako zortzi LABeko hautagaiak ziren eta beste hiru ELAkoak. Zuzendaritzak CCOO, UGT eta ESKrekin sinatu du akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu