Arrantza

Gaur hasi da berdelaren kanpaina

Arrasteko ontziak berdela arrantzatzen ari dira gaurdanik; etzi hasiko da kapaina ingurusareko arrantzontzientzat. Iazko berdel kopuruaren antzekoa arrantzatu ahal izango dute aurten ere.

xabier martin
2013ko otsailaren 25a
16:36
Entzun

Ostiralean zen abiatzekoa berdel kanpaina, baina lehen arrantzontziak gaur atera dira, arrastekoak. Etzi ingurusareko arrantzan aritzen direnen txanda izango da.  Espainiako Arrantza Ministerioarekin izan duten negoziazioa uste baino gehiago luzatu delako abiatu da beranduago kanpaina. 

7.500 kilotan jarri dute eguneroko muga arrantzontzi bakoitzarentzat, arrasteko eran; ingurusarekoek 6.000 kilo berdel kairatu ahal izango dituzte egunero; eta beste eratara ibiltzen direnek 2.000 kilotan izango dute muga.

Antxoa eta hegaluzearenarekin batera, berdelarena da urteko kanpaina garrantzitsuena euskal baxurako arrantzaleentzat. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako Sailak jakinarazi duenez, berdel kopuru horiek ezartzea arrantza burutsu batekin dago lotua. Merkatuari unean uneko gehiegizko arrantza eskaintzeak bultzatzen du mugak ezartzea, baita salneurri egokiak lortzea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.