finantza erakundeak

Gaur onartuko dute bat egitea Banca Civicako eta Caixabankeko kontseiluek

Bi kontseiluek batzarrak dituzte gaur arratsaldean, eta ondoren emango dute fusioaren inguruko argibideen berri.

2012ko martxoaren 26a
12:33
Entzun

Banca Civicako eta Caixabankeko administrazio kontseiluek ezohiko batzarrak dituzte gaur, eta horietan, bien arteko fusioa izango dute aztergai. Batzarrak amaitu ondoren emango dituzte bat egitearen inguruko argibideak. Banca Civicako kontseilua 17:00etan bilduko da; Caixabankekoa, berriz, ordu erdi geroago.

CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak Banca Civicako eta Caixabankeko tituluen kotizazioa eten du, fusioa iragarri dezaketela aurreikusita.

Bi kontseiluek bat egiterako proposamena onartzea espero da.

Nafarroako aurrezki kutxa da Banca Civicako erakundeetako bat —Cajasol, Caja Canarias eta Caja Burgos dira besteak—.

Pasa den astean jakin zen Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egitea abiatu dutela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxen Kutxabank urte honetan hasieratik martxan da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.