Gehiegizko langabezia zigortu ahalko du Europak
BRUSELA. Herrialdeen desoreka makroekonomikoak zigortu egingo ditu Europako Batasunak, BPGaren %0,1 arteko isunekin. Desoreka horiek neurtzeko, hamar parametro proposatu ditu Bruselak, eta gaur onartuko dituzte Finantza ministroek. Tartean, langabeziaren bilakaera, etxebizitzaren prezioa, zor publikoa eta zor pribatua daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu