ekonoMIA

Gehiengo sindikalak erreformen aurkako mobilizazioa egingo du bihar, Gasteizen

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk 10:00etan batzarra egingo dute Mendizorrotzan, eta gero manifestazioan joango dira Ajuria Enera.

2010eko martxoaren 1a
14:28
Entzun
Euskal gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek beste ekimen bateratu bat egingo dute bihar, Gasteizen. Hain justu, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat. No más recortes de nuestros derechos sociales y laborales lelopean bilduko dira.

Iazko maiatzaren 21eko grebaz geroztik sei sindikatuen artean abian jarritako lankidetzaren baitan kokatu dute biharko ekimena. Egungo eredu sozio-ekonomikoaren aurrean "alternatiba" badela defenditzen jarraitu nahi dute, "Espainiako Gobernuak aurkeztutako erreformei erantzun bateratua emanez, besteak beste".

10:00etan delegatuen batzarra egingo dute, Mendizorrotzan, eta ondoren manifestazioan irtengo dira Ajuria Enera eta ekitaldia egingo dute han. Ekimenean izango direla ziurtatu dute, besteak beste, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Ainhoa Etxaide LABekoak.

Hego Euskal Herrian UGT eta CCOOk elkarrekin egin zuten manifestazioa lehengo astean, pentsio erreformaren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.