General Electricek argindar kontagailu adimendunak egingo ditu Zamudioko lantegi berrian (Bizkaia). Hamaika milioi euroko inbertsioa egin du. Aurten 30 lanpostu sortuko ditu, eta datorren urtean 80ra iristea espero du. Europarako, Ekialde Hurbilerako eta Afrikako iparralderako egingo ditu kontagailuak. Oraingoz, urtean 300.000 kontagailu egingo dituzte urtean, baina milioi batera ere irits daitezkeela esan dute proiektuaren arduradunek.
Zamudion baldintza egokiak dituztela nabarmendu zuen atzoko aurkezpenean Luis Maria Perezek, General Electricen Europako zuzendari nagusiak: inbertsio proiektuak, langile kualifikatuak eta industria osagarria. Bertan egingo dute argindar kontagailu adimendunen garapen teknologikoa eta ekoizpena. Lantegi berria General Electricen lantegi zaharraren ondoan dago.
General Electricek Zamudio aukeratu du, Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) argindar sare adimendunak zabaltzeko proiektu bat dutelako (Bidelek), eta Iberdrola izango delako General Electricen bezero nagusietako bat. Laster, Bilbon eta Portugaleten jarriko dituzte argindar sare adimendunak. Iberdrolak eta EEEk 60 milioi euroko inbertsioa egin dute kontagailuak aldatzeko (230.000) eta argindar sareko azpiegiturak egokitzeko.
Kontagailu adimendunari esker, argindar enpresek beren egoitzetatik kontrola dezakete herritarren argindar kontsumoa eta zerbitzua.
GEk 50 lanpostu sortuko ditu, argindar kontagailuak egiteko
Kontagailu adimendunak egingo ditu Zamudion, eta Iberdrola izango da bezero nagusietako bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu