EkoNOMIA

General Motorsek bost mila milioi dolarreko laguntza jasoko du AEBetako Gobernutik

2008ko abenduaren 30a
13:44
Entzun
General Motors autoen enpresako finantza taldeak -GMAC- bost mila milioi dolarreko laguntza jasoko du Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernutik, krisiari aurre egiteko asmoz. Horren truke, gobernuak enpresako akzioen banaketan eta irabazietan "lehentasunezko" partaidetza izango du.

CNN telebista kateak adierazi du gobernuak, horretaz gain, General Motorsi mila milioi dolar utziko dizkiola, honek GMACen inberti dezan.

Aurretik baldintza bat bete beharko du GMACek, ostirala aurretik: enpresako zordunek 38.000 milioi dolar konpainiako boto tituluetan aldatu beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.