Ekonomia

Gerrikoa estutu dute familiek

Etxeko 33.118 euro gastatu zituzten iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 2011 baino %2,2 gutxiago; Nafarroan 31.646 euro, %4,1 gutxiago.

Miren Garate.
2013ko uztailaren 22a
18:56
Entzun

Familien aurrekontuei buruzko iazko datuak eman ditu gaur INEk. Estatistika erakundeak 2006tik egiten du inkesta hori, eta Hego Euskal Herrian, inoiz ez zen gastua hain txikia izan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, batez beste, 33.118 euro gastatu zituzten etxeko joan den urtean, 2011n baino %2,2 gutxiago. Nafarroan %4,1ekoa izan zen jaitsiera, eta etxe bakoitzak 31.646 euro gastatu zituen.

Oinarri-oinarrizko produktuetan ere sartu zituzten artaziak familiek. Esaterako, elikagaietan eta edari ez-alkoholdunetan egindako gastua %2,1 eta %4,2 artean murriztu zen. Are handiagoa izan zen jaitsiera arropetan, %8 ingurukoa hain zuzen. Urtean 1.500 euro pasatxo erabiltzen dira jantzi eta oinetakoetan. Aipagarri da, halaber, Nafarroako familiek %16 gutxiago gastatu zutela osasunean.

Oro har, sektore guztietan gastatu zen gutxiago, baina badira alderantzizko bilakaera izan zutenak ere. Horien artean, irakaskuntza nabarmentzen da: %5,9ko igoera izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %17,3koa Nafarroan. Hotel, kafetegi eta jatetxeetako kontsumoa ere areagotu egin zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.