Espainiako Auzitegi Nazionalak 11 urteko kartzela zigorra jarri dio gaur Antonio Camacho Gescartera balore-agentziako jabea izandakoari. Haietatik zortzi urte bidegabeko jabetzeagatik ipini dizkio eta hiru urte agiriak faltsutzeagatik.
Auzitegi Nazionalak gaur leitu du epaia, 592 orrialdekoa, eta Pilar Gimenez Reyna Gescarterako presidente ohia ere zigortu egin du, bidegabeko jabetzeagatik: hiru urte eta erdiko espetxea. Jose Maria Ruiz de la Serna Gescarterako 'bigarrenari', hamar urte eta erdiko espetxe zigorra jarri dio: zazpi urte eta erdi bidegabeko jabetzeagatik eta hiru urte agiriak faltsutzeagatik. Denera bederatzi lagun zigortu dituzte.
Halaber, Caja Madrid Bolsa eta La Caixa kalteen erantzule zibil subsidiario gisa jo ditu. Ordaindu beharreko kalte-ordaina 87,99 milioi eurokoa dela dio auzitegiak.
Auziak Euskal Herrian ere eragin handia izan zuen, jende askok dirua galdu zuelako balore-agentzian sosak inbertitzean.
Ekonomia
Gescarterako jabe ohiari 11 urteko kartzela zigorra jarri diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu