Irudia.Iruñea

GILTZAK URETARA, ITOTA DABILTZALAKO

2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
EHNEk deituta, Espainiako Gobernuak Iruñean duen egoitzaren aurrean protesta egin zuten atzo Nafarroako nekazariek. Baserrietako giltzak bota zituzten Mercaderes plazako iturrira, itota dabiltzala eta ustiategi asko ixteko zorian daudela adierazteko. EHNEko ordezkarien arabera, ekoizpen kostuen igoera «jasanezina» da. Horretaz gain,eurek produktuen truke jasotzen duten ordaina ez dela igo eta banaketa sistemaren funtzionamendua «eskasa» dela diote baserritarrek.Txerri haragiaren prezioa jarri dute adibidetzat. Kiloa ekoiztea 1,18 euro kostatzen dela azaldu dute, eta1,07 euroan saltzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.