"Ez dugu ezagutzen pareko eredurik Europan", esan du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak. Gipuzkoako Aberastasunaren eta Fortuna Handien zergak "ekonomiaren ikuspegi oso kaltegarriari" erantzuten diola dio Lujuak. Are gehiago, enpresarientzat "diskriminatzailea" dela dio, eta aurreztea zigortzen duela, batez ere, enpresa txikiena.
Zerga beraren inguruan eztabaida izan dute Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak eta Larraitz Ugarte aldundiko bozeramaileak. Eta Lujuaren adierazpenak, Tapiak egindakoen ildo berekoak izan dira; haren esanetan, ezin du zehaztu zenbat diren Gipuzkoara sartu edo bertatik atera diren enpresak. Eta gaineratu du, izango dela joan nahi duten, baina egin ezin duten enpresak ere, "garai terroristetan bezala": "Gipuzkoan gauza bera pasako da. Izango da Gipuzkoatik joan nahiko duen enpresaririk, baina aterako ez direnak; ez baitago edonoren esku hori egitea. Baina, ez dago dudarik: gaizki izendatutako Fortuna Handien zergak ez du onik".