Zerga iruzurra

Gipuzkoak 1.523 milioi euroko iruzurra azaleratu du legealdi honetan

2014an atzeman du inoizko iruzur kopururik altuena: 414,6 milioi euro, aurreko urtean baino %5,3 gehiago. 2011 eta 2014 bitarteko ekitaldietan, oro har, zerga guztietan gertatu dira igoerak, baina nabarmenena Sozietate Zergan izan da.

Xabier Olano Gipuzkoako Aldundiko Ogasun Zuzendari Nagusiaren agerraldia iruzur fiskalaz. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2015eko martxoaren 9a
07:29
Entzun

Iruzurraren kontrako borrokan "urrats esanguratsua" eman duela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Ogasunak 2014. urtean, "lurraldean inoiz azaleratutako zerga zor kopururik handiena" atzeman baitu: 414,6 milioi euro, 2013an azaleratutakoa baino %5,3 gehiago.

Oro har, Sozietate Zergan antzemandako iruzur kopurua izan da gehien igo dena. Ogasunak 170,1 milioi euro azaleratu ditu, 2013an baino 302,5 milioi gehiago (%21,8 gehiago). Errenta eta Aberastasunean 112,2 milioi euro azaleratu dira, 2013an baino %7,5 gehiago. BEZ zergan, berriz, zerga zorrak behera egin du nabarmen (%-4,3).

Xabier Olano Ogasun zuzendariak Batzar Nagusietan eskaini ditu iruzurraren aurkako emaitzaren datuak. "Ikuskaritzarekin lortutako emaitzak bikainak izan dira 2014an", adierazi du. Izan ere, ikuskaritzaren bidez azaleratutako zerga zorra %50,2 handiagoa izan da. "Gehienbat, enpresak sustatzeko sozietateen erregimen bereziari egindako ikuskapenei esker eta Ogasunean iruzurraren aurka abiarazitako unitate berriari esker lortu dira emaitzak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.