aurrezki kutxak

Gipuzkoak eta Donostiak ez dute onartzen Kutxako administrazio kontseilua

Garitano ahaldun nagusiak esan du Kutxak hautsi egin zuela Kutxabankeko zuzendaritza osatzeko lortu zen akordioa.

2012ko martxoaren 22a
15:43
Entzun

Kutxabankeko auziagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak ez dute onartzen Kutxa aurrezki kutxako administrazio kontseiluaren egungo osaera, Martin Garitano ahaldun nagusiak gaur esan duenez. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin batera prentsaurrekoa eman du.

Garitanok azaldu du iazko irailean Kutxabankeko zuzendaritzarako aldundiak lortutako akordioaren arabera BBKri hogei postu zegozkiola, Kutxari sei eta Vital Kutxari bi, "baina abenduaren 29an Kutxako administrazio kontseiluak hautsi egin zuen hitzarmen hura, eta Gipuzkoak pisua galdu du". Garitanok dioenez, aldaketa horrengatik BBK-k bederatzi kide ditu Kutxabankeko zuzendaritzan, Kutxak lau eta Vital Kutxak bi. "EAJk eta PPk Bildu Kutxabankeko kontseilutik kanpo uzteko egin zuten aldaketa".

Gipuzkoako aurrezki kutxak bihar ohiko batzar orokorra egingo du, eta Garitanok ohartarazi du aldundiak eta Donostiako Udalak ez dituztela onartuko bertan hartzen diren erabakiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.