Gipuzkoak esportatzen duen guztiaren ia erdia Europako Batasunetik kanpoko merkatuetara joaten da. BRICeko herrialdeetara batez ere: Brasilera, Errusiara, Indiara eta Txinara. Herrialde horien artean sartu behar da Mexiko ere. Gipuzkoako ekonomia esportazioei esker ari da hobetzen. Hala nabarmendu zuen atzo Pello Gonzalez Ogasun diputatuak, iazko urtearen balantzean. Esportazioek berdindu dute Espainiako merkatuaren hondamendia. Espainiatik kanpoko esportazioak %22,4 hazi ziren iaz.
Industriaren salmentek gora egin zuten: %5,1. Eraikuntzak, aldiz, hondoan jarraitzen du: %22,5eko beherakada izan zuen.
Gipuzkoak hobera egin du BRICeko herrialdeei esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu