Gipuzkoak iaz baino %20,3 gutxiago bildu du BEZarekin

2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak 400 milioi euro pasatxo bildu ditu uztailaren 31 bitarte balio erantsiaren gaineko zergaren bidez. Iaz 500 milioi eurotik gora izan ziren. Jaitsiera %20,3koa da. Zergatik? Diru bilketa gutxitu egin delako, eta itzulketak, berriz, handitu egin direlako. Diru sarrerak 49 milioi euro jaitsi dira krisiagatik, enpresa gehiagok eskatu dutelako BEZaren ordainketa atzeratzea eta herritarrek gutxiago kontsumitzen dutelako. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak 53,9 milioi euro gehiago bueltatu behar izan ditu. Diru horretatik 43,1 milioi euro Rover auziari dagozkio.

Zerga bilketa, guztira, %1,7 jaitsi da. 35,5 milioi euro jaso dituzte ondare zergaren bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.