Gipuzkoako eraikuntzako greba

Gipuzkoako eraikuntzako greba amaitu da

Gipuzkoako eraikuntzako langileek greba bertan behera utzi eta bihar bertan lanean hastea erabaki dute sindikatuek jakinarazi dutenez. Langileak sindikatuekin bildu dira arratsaldeko bostetan, eta lanera bueltatzea erabaki dute. Izan ere, sindikatuek eta Adegi patronalak aurre-akordioa lortu dute, eta langileek hori onartu. Akordioa lortzeko arazo gehien eman duen puntua —gaixo agirien ordainketena— ez da konpondu, baina ados jarri eta arazoari irtenbidea emateko Lan Batzordea sortuko dute.

2004ko ekainaren 15a
19:50
Entzun
Akordiorako zailtasunak ekarri dituen puntu nagusia, gaixo agirien ondaiketena, ez da konpondu sindikatuen eta patronalaren artean lortu den akordioan. Hala ere, auzia konpontzeko borondatea dute bi aldeek, eta Lan Batzordea osatuko da.

Lan Batzordeak urte bukaera arteko epea izango du auzia konpontzeko. Bitarte horretan, 97-98an lortutako akordioa ezarriko da. Urtea amaituta akordiorik ez balego, Lan Harremanen Kontseiluaren bidez eta arbitraiaren laguntzarekin lortu beharko lukete akordioa.

Eraikuntzako langileak lanera itzuliko dira beraz, eta obrek bizia hartuko dute berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.