ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak zergak igotzeko proposamena egingo du Batzar Nagusietan

Udal zerga, sozietateen gaineko zerga eta aberastasun handien gainekoa igo nahi ditu, Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak gaur iragarri duenez.

2012ko maiatzaren 16a
16:25
Entzun

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak gaur goizean jakinarazi du udal zerga, sozietateen gaineko zerga eta aberastasun handiei ezarritako zerga igo nahi dituztela maiatz amaieratik edo ekain hasieratik aurrera. Horretarako, euren proposamena Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztuko dute.

Francok zergak igotzeko prozesua "ez oztopatzeko" eskatu dio oposizioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.