ekonomia

Gipuzkoako Ogasunak 312 milioi euroko iruzur fiskala atzeman zuen iaz

PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan %39,4 igo da atzemandako kasuen kopurua.

2012ko otsailaren 20a
16:16
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak 312 milioi euroko iruzur fiskala atzeman zuen joan den urtean. Igoera handiena PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izan da, %39,4koa, hain zuzen. BEZ zergan, berriz, %23 jaitsi da iruzur kopurua. 

Helena Franco Ogasun diputatuak azaldu du iaz 19 espediente eraman zituztela epaitegira ustezko iruzur fiskalagatik, 36,6 milioi euroko balioarekin. 1.578 kasu ikertu zituzten iaz; 2010ean, berriz, 968. 2010ean 317 milioiko iruzur fiskala atzeman zuen Gipuzkoako aldundiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 560 milioi euroko zerga iruzurra antzeman zuen iaz.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.