Irudia. Gasteiz
«GIZARTE IRUZURRAREN» AURKA, ELKARREKIN
Daewoo eta Esmaltaciones San Ignacio enpresek Gasteizen dituzten lantegiak ixteko erabakien aurkako protesta hiriguneko kaleetara eraman zuten atzo langileek. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen irudiko, itxiera benetako «gizarte iruzurra» izango litzateke. Izan ere, bi konpainiek laguntza publiko ugari eskuratu izan dituzte euren jardunean, eta orain langile askoren geroa kolokan jarriko dute. Daewook 147 langile kaleratu eta lantokia behin betiko ixteko enplegu erregulazio eskaera egina du, eta, Esmaltaciones San Ignacioren kasuan, enpresa likidatzeko baimena eman du epaile batek,89 langile beharrik gabe utziko dituen erabakia. Araban enpresa asko desagertu edo kaleratze ugari egin dituztela gogoratu zuten sindikatuek. Cegasa, Ceplastik, BH, eta Saunier Duval, besteak beste .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu