Gizarte Segurantzak defizita izango du aspaldiko partez
Langabeziak gora egin arren eta langile kopuruak behera (%2 iaz), superabitari eutsi ahal izan dio orain arte Espainiako Gizarte Segurantzak. Aurten, baina, zenbaki gorrietan sartuko dela iragarri zuen atzo Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu idazkariak, zenbateko zuloa izango duen zehaztu ez duen arren. Azaroan, 6.457 milioi euroko superabita zuen (BPGaren %0,6), baina pentsiodunen aparteko sariak eta pentsio txikienei inflazioak eragin dien kaltea zuzentzeak desagerrarazi du kutxan zegoen dirua. Aurreko urteotako soberakinak —65.000 milioi eurotik gora— Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsean bildu dira, galerak dauden urteotan erabiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu