Gizon bat hil da Urdulizen, traktoreak azpian harrapatuta

55 urtekoa da hildakoa, eta soroan zebilen.

2009ko uztailaren 17a
14:27
Entzun
55 urteko gizonezko bat hil da Urdulizen (Bizkaia), soroan zebilela traktoreak azpian harrapatuta. Mendiondo auzoan izan da ezbeharra, eta Ertzaintzak bart izan du horren berri.

Urdulizko bizilagun batek BERRIA.INFOri esan dionez, ez da lan istripua izan, gizonezkoa ez zebilelako beharrean.

Atzo arratsaldean beste gizon bat zendu zen Aristregin (Nafarroa) traktorearekin. Hura lanean ari zen, eta uzta jasotzeko makina irauli egin zitzaion.



LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 43. behargina izan zen atzokoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.