Lan istripua

Gizonezko bat hil da Bedian lanean ari zela konortea galduta

2008ko apirilaren 11
18:55
Entzun
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, atzo 48 urteko gizon bat hil zen Bedian (Bizkaia) lanean ari zela konortea galduta. Istripua 13:25ean gertatu zen Teksol 2000 enpresan. Langilea lurrera erori zen konortea galduta, eta ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Azken biktima horrekin Euskal Herrian 27 langile hil direla aurten adierazi du LABek.

Laneko heriotza horiek gaitzesteko astelehenean 11:30ean Santurtziko portuan (Bizkaia) egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu du LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.