GMk langile eta zuzendari kopurua murriztuko du
WASHINGTON. Aurrez ere iragarri zuten General Motors berria aurrekoa baino txikiagoa izango zela. Fritz Henderson taldeko presidenteak atzo jakinarazi zuenez, %20 murriztuko dute langile kopurua, eta %35 goi zuzendariena. Hala, 64.000 langile edukiko ditu aurrerantzean AEBetako autogintza enpresak. Orain artean, 91.000 zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu