GMri eta Chryslerri dirua utziko die Etxe Zuriak

Maileguan lortutako 17.400 milioi dolarrei esker porrota saihestuko dute, martxora arte behintzat

Iker Aranburu.
2008ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Beste hiru hilabete eta erdi iraun ahal izateko dirua jaso dute General Motorsek eta Chryslerrek. George Bush AEBetako presidenteak iragarri duenez, bi autogileek 13.400 milioi dolarreko mailegua lortuko dute berehala eta beste 4.000 milioi dolar jaso ahal izango dituzte otsailean.

«Ez dira garai arruntak. Finantza krisiaren eta atzeraldiaren erdian, AEBetako auto industriak porrot egiten uztea ez da arduraz jokatzea». Hala justifikatu zuen atzo Bushek GMri eta Chryslerri mailegu federalak ematea. Egoerak behartuta egin du Bushek, oraintsu arte auto industriari laguntzeari muzin egin diolako. Baina Senatuak diru laguntza plana blokeatu ostean, hamarnaka mila lanpostu galtzeko arriskua benetakoa zela ikusita, dirua Paulson planaren kutxetatik ateratzea beste erremediorik ez du izan.

Laguntza ez zaie doan aterako GMri eta Chryslerri. Martxoaren 31era arteko epea dute beraien zorra bi heren gutxitzeko eta UAW sindikatuarekin soldata txikitzeak hitzartzeko. Bi baldintza horietako bat beteko ez balute, Barack Obama ordurako presidenteak erabaki beharko luke mailegua itzultzera behartzen ote dituen ala laguntza gehiago ematen dizkien. Diru hori gabeia-ia ziurra da GMk eta Chryslerrek porrot egingo luketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.