Nafarroako Gobernuko goi kargudunen diru sari osagarriak kentzeko foru lege proposamena aurkeztu du parlamentuan Bilduk. Koalizioaren arabera, «beharrezkoa da lehenbailehen» pribilegioak aldatzea, gobernuak ez baitie austeritatea ezartzen goi kargudunei. Era berean, beste proposamen bat aurkeztu du funtzionarioei behin-behineko osagarri bat ezartzeko, Eguberriko saria kendu izana ordaintzeko. Kalitatezko zerbitzu publiko batzuk bermatuko dituen lan eskaintza prestatzeko asmoz,Funtzio Publikoaren Mahaia biltzeko eskatu du mozio bidez.
Tankera bereko proposamena egin du Nafarroa Baik. Osagarri bat ezartzea proposatu du Eguberriko saria kentzea ordaintzeko, eta modu horretan 2012ko soldata oso-osorik jaso dezaten Nafarroako administrazioko langile guztiek.
Gobernuko goi kargudunen sari osagarriak kentzea proposatu du Bilduk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu