Goenkaleko berri onak

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hiru mila atal bete dituen Goenkale-tik ere badakigu ez dela gizarte osoarentzako berri onik; beti egon ohi dela galtzaile, bekaizti edo kalteturik. Aste kaskarra amaitu du Ibex-35ek (+%0,49), astean ia %4 galduta. Eta azkenaldiko finantza erabaki handietan lez, asteburuan berriak espero dira. Onak Greziarentzat, ziur; gainontzekoentzat ere bai, agian. 2.734 milioiren salerosketa izan zuen 10.500etik behera argaldu den Ibex-35ek, eta, itxuraz, erreskatea ongi lotzea ez den edozer kezkagarria litzateke. Alemaniari tokatu zaio Marialuisa sorginarena egitea. Kasu honetan, ordea, erreskatearen premiak berak nabarmentzen du eurogunearen ahulgunea; euroak 1.33rainoko arnasa hartu zuen. Bolsas y Mercados, Mapfre nahiz Endesa %2na pasako irabaziak lortzeko gai izan ziren. Burtsako kioskoa Arraldekoa baino oparoagoa denez, NDFeko Olivier Blanchardek abisua eman du: gerriko estutzea fiskalki latza izango da askorentzat.



Goldam Sachs. Goldman Sachs (-%9,3) banku ahalguztidunak danbateko latza jaso zuen atzo, ikerketa federalak estu lotuko ote duen susmopean. Beste zenbait bankuren salmenta ere eragin zuen horrek, eta gorria nagusitu zen Wall Streeten.



Mapfre. Mozkin berriak. Aseguru negozioa %11 handitu arren, %4,8 gutxitu dira Mapfreren (+%2,75) mozkinak urteko lehen hiruhilekoan: 273 milioi. LaCaixa aurrezki kutxak, berriz, 502 milioi irabazi ditu; %11 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.