Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak 19.000 milioi euro eskatu zizkion Espainiako Gobernuari, eta Luis de Guindos Ekonomia ministroak erantzun zion beharrezko diru guztia emango ziola. Kopuru hori baino gutxiago jasoz gero, Goirigolzarrik Bankia utziko luke.
Kopurua Bankiako zuzendaritza berriak kalkulatu du, Goldman Sachsen laguntzarekin. Baina Espainiako Gobernuak eta Espainiako Bankuak ez dute kopurua ofizialki onartu, eta premiak aztertzen ari dira.
Gainera, Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak kalkulatu zuen finantza erakundeak askoz ere kopuru apalagoa behar zuela, 7.000 milioi euro ingurukoa.
Goirigolzarrik Bankia uzteko mehatxua egin dio gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu