Eustatek zabaldutako datuen arabera, hiru herrialdeetan egin zuen gora turista kopuruak uztailean, iazko hilabete berdinarekin alderatuz gero; %16,6 gehiago Araban, %13,6 Bizkaian eta %9,6 Gipuzkoan. Bertan igarotako gau kopuruak ere gora egin du; %14 Bizkaian, %10,9 Gipuzkoan eta %5,8 Araban.
Hoteletako gelen %83,4 bete ziren uztailean Donostian, eta %79,2 Gipuzkoako kostaldean; Bilbon, berriz, gelen %71,5 bete ziren. Zehazki BBK Live jaialdiak iraun zuen egunetan —uztailaren 9tik 11ra—, %94,3koa izan zen betetze maila Bilbon; iaz epe jaialdiko egunetan baino %3,2 gehiago.