PREZIOAK

Goranzko bidea eten du inflazioak

Hego Euskal Herrian prezioak %1,8 igo dira urtebetean. Urtea maila txikiagoan bukatzea espero da.

Iker Aranburu.
2013ko irailaren 12a
12:59
Entzun

Hiru hilabetez izan duen goranzko joera eten du urte arteko inflazioak, eta hiru hamarren jaitsi da uztailetik (%2,1) abuztura (%1,8). Erregaiek zerikusi handia izan dute jaitsiera horretan, iaz baino gutxiago garestitu direlako.

INEk zabaldutako datuen arabera, uztailetik abuztura prezioak %0,2 igo ziren. Iaz, tarte horretan %0,5 garestitu ziren. Urtea hasi denetik %0,1 egin dute behera.

Oso litekeena da hurrengo hilabeteotan inflazioa gehiago jaistea. Iazko irailean igo zuen Espainiako Gobernuak BEZa, eta horrek inflazioa %2,5etik %3,3ra eraman zuen hilabete bakarrean. Espainiako Gobernuak espero du urtea %1eko inflazioarekin amaitzea.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.