Arabako bi lantegiak ixteko eta 358 langile kaleratzeko erregulazio eskaera baliogabea zela ebatzi zuen 2012an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta zuzendaritzak helegitea aurkeztu zuen horren aurka. Orain, EAEko epaitegiaren erabaki hori berretsi du Gorenak.
Gorenaren arabera, kaleratze kolektiboak urratu egiten du askatasun sindikala. Ildo beretik, Auzitegi Nagusiaren epaiak zioen erregulazio espedientearen eskaerak grebarako eta askatasun sindikalerako eskubideak urratu zituela.