Greba Igorren, soldatak pagatzen ez dizkietelako
BILBO. ELAren arabera, Igorreko Auxiliar Siderurgiako 21 langileek greba mugagabea hasi zuten hilaren 13an, enpresak ez dielako soldatarik pagatu apirilaz geroztik. Egun horretanEtxebarriko Simo banatzaile enpresan ere protesta ere hasi zuten, lau kaleratze salatzeko. ELAk atzo esan zuenez, bertan behera geratu da greba, kaleratuak berriro onartu dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu