Cementos Rezolako langileekgreba mugagabea hasi zuten atzo. Sindikatuek ziurtatu dutenez, protesta horren bidez salatu nahi dute zuzendaritzak ez duela hitzarmen kolektiboa negoziatu nahi. ELA, LAB eta CCOO antolatzaileen arabera, langile guztiek egin zuten bat grebarekin.
Denera 250 langile daude enpresak Añorgan (Gipuzkoa) eta Arrigorriagan (Bizkaia) dituen lantegietan. Pasa den ostiraleandeitu zuten mugarik gabeko greba, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko zuzendaritzak emandako ezezkoari erantzuteko.
Sindikatuek dei egin diote zuzendaritzari hitzarmen kolektiboa serio negoziatzen hasteko. «Proposamen serioak eginda eta bilerak egiteko egutegi bat finkatuta, greba atzeratzea posible izango litzateke», azaldu du CCOOk prentsa agiri baten bitartez.
Halere, sindikatu horrek salatu duenez, zuzendaritzak ez du jarrera aldatu eta neurri hori greba bertan behera geldituz gero soilik onartuko lukeela iragarri du.
Zardoya Otisen ere protestak
Atzo ere, Zardoya Otis enpresako ehun bat lagunek manifestazioa egin zuten Donostian, enpresak aplikatu nahi dituen bi lan erregulazio espedienteen aurka protesta egiteko.
Enpresak Gipuzkoako hiriburuan duen lantegian 200 lagun inguruk egiten dute lan, txandakako lan kontratuak aintzat hartu gabe. Sindikatuek jakinarazi dutenez, enpresak aplikatu nahi dituen erregulazio espedienteak 61 langileri eragingo lioke, hau da, lan talde osoaren %30i.
Enpresan ordezkaritza duten LAB, UGT eta ELA sindikatuekbat egin zuten atzoko manifestazioarekin. Gainera, atzokoaz gain langileek protesta ekintza gehiago egitea aurreikusten dute bihartik ostiralera. Joan den ostiralean ere manifestazioa egin zuten lantegitik Donostiako erdialdera.
Zardoya Otisek igogailuak fabrikatzen ditu Herrerako lantegian. Leganesen (Espainia) ere 40 langile bota nahi ditu.
Greba mugagabea hasi dute Cementos Rezolako langileek
Zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa negoziatzeko eman duen ezezkoa dela-eta hartu dute neurria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu